Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

USEko probetarako egokitzapen eskaera

Prozedura fitxa
Arduraduna Sarbidearen, Beken eta Tituluen Atala
Azalpena Batxilergotik Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazioa (USEa) egin behar duten eta Nafarroan erreferentziako ikastetxerik ez duten ikasleek, hezkuntza-premia berezirik baldin badute, ikaskuntza-nahasmenduetarako laguntzaren premia espezifikorik izanez gero, edo osasun-diagnostikorik edo bestelako zailtasunik, probak egiteko behar dituzten egokitzapenak eta neurriak eskatzen ahal dituzte, sarbide probaren ariketak beren egoerarako egokiak diren baldintzetan egin ahal izateko.
Nafarroan erreferentziako ikastetxea duten ikasleen eskaerak zuzenean tramitatuko dira matrikulatuta dauden Batxilergoko edo Goi Mailako Lanbide Heziketako ikastetxearen bidez. (INFORMAZIO +)
Epea USEko azterketetarako matrikulaziorako epe bera.  
Nork eskatzen ahal duen USEa NUPen eginen duten baina erreferentziako ikastetxerik ez duten ikasleek.
Eskaeraren baldintzak USEa egiteko NUPen matrikulatzea eta zailtasunen bat aitortua izatea.
Tasak/prezio publikoak Ez
Dokumentazioa
  • ESKAERA
  • Desgaitasun mailaren aitorpena, halakorik izanez gero
  • Txosten medikoa edo txosten psikopedagogikoa 
Araudia
Tramitatzeko moduak eta tokiak
Telematikoa Posta elektronikoz: acceso@unavarra.es helbidera, dokumentuak erantsita 
Presentziala Nafarroako Unibertsitate Publikoko Sarbide Bulegoan
Harremanetarako datuak, informazioa osatzeko
E-maila oficina.informacion@unavarra.es
Telefonoa 948169096
Bulegoko helbidea Sarbidea, Bekak eta Tituluak Atala, Administrazio eraikina, Arrosadiko Campusa, 31006 Iruñea