• ES
  • EU
  • EN

Egoitza Elektronikoa

Hasiera > Egoitza Elektronikoa > Prozeduren katalogoa > > ONCE Fundazioaren eta CRUE-ren beken deialdia kanpo praktikak egiteko

ONCE Fundazioaren eta CRUE-ren beken deialdia kanpo praktikak egiteko

Prozedura fitxa
Arduraduna Gizarte Ekintzarako eta Berdintasunerako Unitatea
Azalpena Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) bi ikaspostutarako deialdia egin du desgaitasunen bat duten eta 2023-2024 ikasturtean NUPen matrikulatuta dauden ikasleek kanpo praktika akademikoak egin ditzaten.

Bi ikasleek 600na euroko dirulaguntza jasoko dute hilean.

Kanpo praktika akademikoak hainbat tokitan egin daitezke: enpresa handietan, enpresa txiki eta ertainetan, mikroenpresetan, ekonomia sozialeko enpresetan, hirugarren sektoreko erakundeetan eta bestelako instituzio publiko nahiz pribatuetan.

Unibertsitatea-Gizartea Fundazioko Enplegu arloak eta NUPeko Gizarte Ekintzako Unitateak koordinatuko dute beka horien kudeaketa.  
Epea 2024ko maiatzaren 10era arte
Nork eskatzen ahal duen
Eskaeraren baldintzak
  • % 33ko edo gehiagoko desgaitasun aitortua izatea.
  • 2023-2024 ikasturtean graduko edo masterreko titulazio ofizialetako ikaslea izatea.
  • Graduko ikasleen kasuan, unibertsitateko tituluaren kredituen % 50 gutxienez gaindituak izatea izena emateko epea bukatzen denean. Azken ikasmailako ikasleei emango zaie lehentasuna.
  • Ez izatea lan-kontratu bidezko, zerbitzuak emateko edo antzeko harremanik ezein enpresa, instituzio edo erakunderekin beka honen xede diren praktikak egiteko unean.
  • Aurretik Once Fundazioaren weborrian izena eman izana Fundazioak ezarritako epean 
  • NUPeko Erregistro telematikoan eskaera eta dokumentazioa aurkeztu, Unibertsitate Proiekzioko, Kulturako eta Dibulgazioko Errektoreordetzara zuzenduak
Tasak/prezio publikoak
Dokumentazioa  
Araudia Ebazpena eta oinarriak
Tramitatzeko moduak eta tokiak
Telematikoa

 

Nabigatzaile gomendatua: Google Chrome. GARRANTZITSUA! Erantsi eskabidea eta behar den dokumentazioa Erregistro Elektronikoan “Hasi tramitea” botoiari emandakoan.  
Presentziala Ez dago halakorik
Harremanetarako datuak, informazioa osatzeko
E-maila unidad.accionsocial@unavarra.es
Telefonoa 948 16 62 42
Bulegoko helbidea Gizarte Ekintzarako eta Berdintasunerako Unitatea. Ikasgelategia. 025. ikasgela. Arrosadiko campusa 31006 Iruñea