• ES
  • EU
  • EN


Instagram bidezko lehiaketa


Prozedura fitxa
Arduraduna Komunikazio Ataleko Kultura Zientifikoaren Unitatea (KZU)
Azalpena Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) zientziari eta teknologiari buruzko argazkien #UPNAInvestiga lehiaketa jarri du abian Instagram sare sozialaren bitartez, Unibertsitateko komunitate osoari zuzendua. Lehiaketa honetan, argazkiak Instagram sare sozialean argitaratu beharko dira, eta bi erakundeok aipatu beharko dira: NUP (@upna.nup) eta ekimenean laguntzaile den Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioaren Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioa (@fecyt_ciencia). Parte-hartzaileek, gainera, beren argazkiaren izenburua eta azalpen labur bat idatzi beharko dituzte. Lehiaketan, 300 euro banatuko dira saritan (150 euro eta dibulgazio zientifikoko liburu sorta bat irabazlearentzat, eta 75 euro eta dibulgazio zientifikoko liburu sorta bat bi accesitetako bakoitzarentzat). NUPeko Kultura Zientifikoaren Unitatearen webgunean (KZU) kontsultatu daiteke lehiaketa honi buruzko informazio eguneratu guztia. Lehiaketak Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioko Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioaren lankidetza jasotzen du (FECYT).
Epea 2019ko azaroaren 20ko 00:00etatik abenduaren 10eko 23:59ra bitarte egingo da lehiaketa.
Nork eskatzen ahal duen NUPeko unibertsitateko komunitateko kideek, hau da, 2019. urtean titulazio ofizialetan matrikulatutako ikasleek, irakasle eta ikertzaileek eta Administrazioko eta Zerbitzuetako langileek, bai eta Adiskide eta Ikasle Ohientzako A3U Programako kideek, Hizkuntzen Goi Mailako Ikastegiko ikasleek, Unibertsitateak eskainitako titulu berekietako ikasleek eta Esperientziaren Gelako ikasleek. Epaimahaiak saria eman diela jakinarazten dien unean talde horietakoren batekoak direla egiaztatu beharko dute saridunek. Horretaz gainera, Nafarroako Unibertsitate Publikoak Instagramen duen profilaren jarraitzaile egin beharko dira parte-hartzaileak (@upna.nup).
Eskaeraren baldintzak Parte-hartzaileek argazki bat jarriko dute Instagram sare sozialean, zientziarekin eta/edo teknologiarekin lotutako edukia eta #UPNAInvestiga hashtag edo traola dituena, eta aipamena egin beharko diete Nafarroako Unibertsitate Publikoari (@upna.nup) eta Zientziaren, Berrikuntzaren eta Unibertsitateen Ministerioaren Zientziarako eta Teknologiarako Espainiako Fundazioari (@fecyt_ciencia). Argazkia Instagrameko argitalpen batean partekatu beharko da (eta ez story batean), eta izenburu bat eta edukiaren azalpen labur bat jarri beharko zaio. Testuak gaztelaniaz zein euskaraz idatz daitezke. Irudia garbi egon beharko da, emotikonorik eta testurik gabe. Lehiakide bakoitzak gehienez hiru argazki aurkezteko aukera izango du. Berak eginak izan beharko dira, originalak eta beste lehiaketaren batean saritu gabekoak. Honako ezaugarri hauek edukiko dituzte lehiaketara aurkeztutako argazkiek:
  • Lehiaketaren antolatzaileek proposatutako gaiekin bat etorri behar da argazkia.
  • Zilegi da argazkia digitalki editatzea.
  • Ez da onartuko pertsonen duintasunari eraso egiten dion argazkirik, ezta modu nabarmenean desatsegina edo iraingarria denik ere.
  • Argazkien gutxieneko tamaina hauetako bat izan behar da: 1080 x 1350 pixel, 1080 x 1080 pixel edo 1080 x 566 pixel.
Tasak/prezio publikoak Parte hartzea doakoa da.
Dokumentazioa Parte hartzeko, ezein ez. Dena dela, saridunek Unibertsitateko komunitatearen talderen bateko kide direla egiaztatu beharko dute epaimahaiak saria eman diela jakinarazten dien unean.
Araudia Kontsultatu deialdiaren oinarriak.
Tramitatzeko moduak eta tokiak
Telematikoa Ezein ez.
Presentziala Ezein ez.
Harremanetarako datuak, informazioa osatzeko
E-maila ucc@unavarra.es
Telefonoa 948 16 84 57 (Kultura Zientifikoaren Unitatea) / 948 16 90 07 (Komunikazio Atala)
Bulegoko helbidea Kultura Zientifikoaren Unitatea (KZU). Errektoretzaren eraikina. Arrosadiko campusa. 31006. Iruñea