Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

IALen sarien deialdia: Logistika Katedra

Prozedura fitxa
Arduraduna Logistika Katedra // Ikerketa Zerbitzua
Azalpena Lau sari emateko deialdia, 2020-2021 edo 2021-2022 ikasturtean Campus Iberus osatzen duten unibertsitateetako batean aurkeztu diren eta “gainditua” kalifikazioa lortu duten garraioaren, logistikaren eta mugikortasunaren arloetako Ikasketa Amaierako Lanik hoberenentzat (gradukoak nahiz masterrekoak izan daitezke).( INFORMAZIO + ).
Epea Begiratu deialdian
Nork eskatzen ahal duen Campus Iberus osatzen duten unibertsitateetako bateko graduko edo masterreko edozein titulaziotako ikasleak aurkez daitezke, baldin eta Ikasketa Amaierako Lana garraioaren, logistikaren eta/edo mugikortasunaren arloetan egin badute eta 2020-2021 edo 2021-2022 ikasturtean gainditu badute, hau da, IALak 2020ko irailaren 30etik 2022ko irailaren 30era bitarte defendatzeko deialdietan. Gainera, lanaren kalifikazioak “Bikain” edo “Ohorezko matrikula” izan behar du.
Eskaeraren baldintzak Begiratu deialdian
Tasak/prezio publikoak Ez
Dokumentazioa
  • ESKAERA
  • Eskatzen den gainerako dokumentazioa Katedraren helbide elektronikora bidali behar da.
Araudia Deialdia
Tramitatzeko moduak eta tokiak
Telematikoa Nabigatzaile gomendatua: Google Chrome. GARRANTZITSUA! Erantsi eskabidea eta behar den dokumentazioa Erregistro Elektronikoan “Hasi tramitea” botoiari emandakoan.
Presentziala Ez dago halakorik
Harremanetarako datuak, informazioa osatzeko
E-maila catedra.logistica@unavarra.es / servicio.investigacion@unavarra.es
Telefonoa 948 16 96 60
Bulegoko helbidea Ikerketa-katedrak (Ikerketa Zerbitzua). Errektoretzako eraikina. Iruñeko campusa: Arrosadia. 31006. Iruñea.