Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Egoitza Elektronikoa

Hasiera > Egoitza Elektronikoa > Prozeduren katalogoa > > 25 eta 45 urtetik gorakoentzako sarbidea: probak egiteko egokitzapen eskaera

25 eta 45 urtetik gorakoentzako sarbidea: probak egiteko egokitzapen eskaera

Prozedura fitxa
Arduraduna Sarbidearen, Beken eta Tituluen Atala
Azalpena 25 edo 45 urtetik gorakoentzako sarbide probetako bat egin behar duten ikasleek, baldin eta hezkuntza-premia berezirik badute, ikaskuntzaren nahasmenduen ondorioz hezkuntza-premia espezifikorik badute edo osasun diagnostikorik edo bestelako zailtasunik badute, aukera dute probak egiteko behar dituzten egokitzapenak eta neurriak eskatzeko, Unibertsitatean Sartzeko Probako ariketak beren egoerara egokitzen diren baldintzetan egin ditzaten.  
Epea 25 edo 45 urtetik gorakoentzako Proba NUPen azterketetarako matrikulaziorako epe bera.    
Nork eskatzen ahal duen 25 edo 45 urtetik gorakoentzako Proba NUPen eginen duten ikasleak  
Eskaeraren baldintzak Matrikula egitea 25 edo 45 urtetik gorakoentzako proba NUPen egiteko eta proba hori egiteko egokitzapenen bat behar izatea  
Tasak/prezio publikoak Ez
Dokumentazioa
  • ESKAERA
  • Desgaitasun mailaren aitorpena, halakorik izanez gero
  • Txosten medikoa edo txosten psikopedagogikoa 
Araudia
Tramitatzeko moduak eta tokiak
Telematikoa Posta elektronikoz: unidad.accionsocial@unavarra.es  helbidera, dokumentuak erantsita 
Presentziala NUPeko Gizarte Jarduerako Unitatean
Harremanetarako datuak, informazioa osatzeko
E-maila oficina.informacion@unavarra.es
Telefonoa 948169096
Bulegoko helbidea Sarbidea, Bekak eta Tituluak Atala, Administrazio eraikina, Arrosadiko Campusa, 31006 Iruñea