Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Ziurtagirien laguntza

Partes de este texto:

Zer da ziurtagiri digitala?

Dokumentu bat da, ziurtapen-zerbitzuak ematen dituen entitate baten sinadura elektronikoa duena, sinatzaile jakin bat bere sinadura egiaztatzeko datuekin lotzen duena, eta sinatzailearen identitatea baieztatzen duena.

Azken batean, fitxategi elektroniko bat da, eta leku batean baino gehiagotan gordetzen ahal da: ordenagailuko nabigatzailean, USB memoria batean edo txartel batean integratutako txip batean; azken horren adibide da NAN elektronikoa.

Gora

Zertarako balio du ziurtagiri digitalak?

Datu multzo bat da ziurtagiri digitala, eta modua ematen du:

  • Nork bere burua modu sinesgarrian identifikatzeko, kudeaketa-lan edo tramiteren bat Internet bidez egitean.
  • Dokumentuak elektronikoki (digitalki) sinatzeko, modu seguruan eta balio juridiko osoarekin.

Gora

Zein ziurtagiri digital onartzen dira NUPeko egoitza elektronikoan?

Esteka honetan kontsultatzen ahal dituzu onartutako ziurtagiriak: Egoitza elektronikoan erabili eta onartutako ziurtagiri digitalak.

Gora

Nola eskuratzen da ziurtagiri digitala?

Esteka honetan eskatzen ahal duzu ziurtagiri digitala.

Hona hemen ziurtagiria eskuratzeko eta instalatzeko eskuliburua.

Gora

Baliozkoa da eta/edo onartzen da nire ziurtagiria?

Esteka honetan egiaztatzen ahal duzu zuk daukazun ziurtagiria baliozkoa den.

Gora

Ziurtagiri bat baino gehiago erabil dezaket?

Bai, ziurtagiri bat baino gehiago eduki ditzakezu ordenagailuan, eta horietako bat aukeratu erabiltzeko unean.

Gora

Zer da sinadura elektronikoa?

Sinadura elektronikoa: datu elektroniko batzuk, beste datu batzuekin batera esleituak edo haiei asoziatuak daudenak, eta sinatzailea identifikatzeko erabiltzen direnak.

Sinadura elektroniko aurreratua: sinatzailea identifikatzeko eta sinatutako datuei gerora egindako aldaketa oro detektatzeko modua ematen duen sinadura elektronikoa, sinaduran jasotako datuekin eta sinatzailearekin modu berdingabean lotua dagoena, eta sinatzaileak bakarrik kontrolpean dituen bitartekoen bidez sortua dena.

Sinadura elektroniko aitortua: ziurtagiri aitortu batean oinarrituko sinadura elektroniko aurreratua, sinadurak sortzeko gailu seguru baten bidez egin dena.

Paperean adierazitako datuekin eskuzko sinadurak duen balio bera du sinadura elektroniko aitortuak modu elektronikoan adierazitako datuekin.

Gora

Non bistaratuko ditut nire nabigatzailean konfiguratutako ziurtagiri digitalak?

Bide honetan bistaratzen ahal dira zure nabigatzailean konfiguratuta dituzun ziurtagiri digitalak:

  • Google Chrome nabigatzailea/ Konfigurazioa/ Segurtasuna/ Ziurtagiriak kudeatu/

Ikusi bideoa.

Halakorik ez baduzu, zure ziurtagiri digitala nabigatzailera inportatu beharko duzu ziurtagiri digitala behar duten izapide elektronikoak egin ahal izateko.

Ikusi bideoa.

Gora

Zer behar dut nire ziurtagiri digitalarekin tramite bat egiteko?

Instalatua eduki behar duzu ziurtagiri digital bat (kontsultatu sinadura-sistema onartuak) eta AutoFirma aplikazioa.

Gora

Instalatua dut autofirmaren azken bertsioa?

Autofirmaren webgunean, eskuragai dago aplikazioaren azken bertsioa, sistema operatiboa zein den.

Ikusi bideoa.

Gora