Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Egoitzaren laguntza

Partes de este texto:

Zer da egoitza elektronikoa?

Egoitza elektronikoa web atari instituzional bat da, posible egiten duena administrazio publikoaren informaziorako, zerbitzuetarako eta tramiteetarako sarbidea izateko eskubidea modu telematikoan erabiltzea.

Egoitza elektroniko honen titulartasuna Nafarroako Unibertsitate Publikoarena da (NUP), zeinak bermatu egiten baitu egoitzaren bidez erabiltzen diren informazio eta zerbitzuak egiazkoak eta zuzenak direla eta eguneratuak daudela. Egoitzaren titulartasunari buruzko informazio gehiago edo harremanetarako datuak nahi izanez gero, kontsultatu esteka hau.

Subir

Egoitzaren edukiak

NUPeko araudiari, dokumentu publikoei, egunkari ofizialei, lan eskaintzen deialdiei, kontratazio deialdiei eta abarri buruzko informazio garrantzitsu guztia dago egoitzan.

Interneten bidez eta bulegoetan bertaratu beharrik gabe NUPekin egiten ahal diren tramite eta kudeaketak daude.

Subir

Zerbitzu eta tramite elektronikoetara sartzeko moduak

Egoitza elektronikoaren bidez eskaintzen diren zerbitzu eta tramite elektronikoetan sartu nahi duen jendeak bi aukera ditu:

  • Unibertsitateko nahiz kanpoko edonork, Unibertsitatearen zerbitzuen atarian erabiltzailea sortua izan ala ez, aukera izanen du tramite elektronikoak gauzatzeko Cl@ve plataformaren bidez.
  •  Unibertsitateko ikasleek, irakasleek, ikertzaileek eta administrazioko eta zerbitzuetako langileek aukera izanen dute Unibertsitatearen zerbitzuen atariaren bidez tramite elektroniko jakin batzuk egiteko, beren erabiltzailea eta pasahitza erabiliz.

Subir

Norentzat da?

Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin harremanak Interneten bidez izan nahi dituen jende guztiarentzat.

Subir

Zer egin daiteke egoitzan?

Tramiteak elektronikoki egiten ahal dira, modu presentzialean egindakoen balio berarekin, baita zerbitzuez baliatu ere. Modu elektronikoan kudeatzen ahal diren tramite eta prozedurak pixkanaka gehituko dira egoitza elektronikora, eta prozeduren katalogoaren bidez izanen dute sarbidea.

Era berean, tramite horietarako aurkeztutako erregistroak kontsultatzen ahal dira, herritarren karpetaren bidez, baita arlo horretako araudiari buruzko argibideak eta herritarrentzat garrantzitsuak diren beste informazio mota batzuk ere, hala nola lan eskaintzen eta lehiaketa publikoen deialdiak, eskabideak, etab.

Subir

Zer betekizun tekniko bete behar dira tramite telematiko bat egiteko?

Erabiltzen duzun identifikazio- eta sinadura-sistemaren arabera.

Nabigatzaile gomendatua: Google Chrome.

Subir

Segurua da egoitzako zerbitzuak erabiltzea?

Bai. Egoitzarekiko komunikazioa segurua eta fidagarria da. Informazio guztiak zifratuta bidaiatzen du, baimenik gabeko edozein sarbide edo aldaketa saihestuz, eta, behin gure sistemetan gordeta, beharrezko bitartekoak erabiltzen dira eta segurtasun-neurri egokiak aplikatzen dira hura babesteko, Segurtasun Eskema Nazionala (3/2010 Errege Dekretua) eta, datu pertsonalen kasuan, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzko 3/2018 Lege Organikoa betez.

Subir

Berdin balio dute egoitzan egindako kudeaketek eta modu presentzialean egindakoek?

Bai, egoitza elektronikoaren bidez nahiz Unibertsitatean bertan egin, kudeaketek berdin balio dute.

Subir

Dokumentu elektroniko batek balioa dauka inprimatzen bada?

Dokumentu elektroniko bat inprimatzen denean, balioa dauka baldin eta Egiaztapen Kode Segurua badu (EKS). Kode horrekin, jatorrizko dokumentua online kontsultatzen ahal da, dokumentuan bertan adierazten den helbide elektronikoan. Horrela egiaztatzen ahal da paperezko dokumentua ez dela eraldatu.

Dokumentu elektronikoa inprimatzen denean, bereziki zaindu behar da EKSa duen alboko banda ongi inprimatu dela; hala ez bada, inpresioa doitu egin beharko da.

Subir

Noiz erabiltzen ahal dut egoitza elektronikoa?

Urteko egun guztietan, eguneko 24 orduetan.

Subir

Zer data eta ordu hartzen dira kontuan epeak zenbatzeko?

Edozein tramitetan epeak zenbatzeko, egoitzako data eta ordu ofizialek izanen dute legezko balioa, ez tramitea egiteko erabiltzen den ekipoarenak. Egoitza elektronikoaren data eta ordu ofizialak apartatu honetan kontsultatzen ahal dira.

Horretarako, tramitea zer egun eta ordutan bukatu den hartuko da kontuan, hots, noiz burutu den eskaera berresteko eta erregistro elektronikoaren egiaztagiria jasotzeko prozesua.

Adibidea: beranduenez irailaren 20ra arteko epea duen tramite administratibo baten kasuan, norbait hilaren 20ko 23:50ean hasten bada eskabidea betetzen baina hurrengo eguneko 00:10ean amaitzen badu, epez kanpo egonen da.

Gainera, kontuan izan egun baliogabeetan egindako tramiteak hurrengo egun baliodunean egindakotzat joko direla.

Subir

Galdera-ikur bat agertzen da dokumentu elektronikoaren beheko aldean. Zer esan nahi du horrek?

Ikur hori abisu bat da, erabiltzaileari ohartarazteko ez duela balioztatu dokumentuaren sinadura. Dokumentuaren jatorria ezaguna bada eta erabiltzailea sinatzen ari denaz fio bada, galdera-ikurraren gainean sakatuz balioztatzen ahal du sinadura. Kasu horretan, galdera-ikurra tik berde bihurtuko da, eta horrek sinadura balioztatu dela esan nahi du.

Subir