• ES
  • EU
  • EN


Arazoak konpontzea


Partes de este texto:

Akatsa: tramite bat egiten hasi zara, eta ziurtagiri digital baliozkoa behar duzu hori egiteko.

Arazoa konpontzeko, egiazta ezazu:

  1. Baduzula ziurtagiri digital bat zure ordenagailuko nabigatzailean. Gomendatutako nabigatzailea Google chrome.
  2. Administrazioarekin tramite elektronikoak egiteko akreditazioa duen entitate batek eman dizula ziurtagiria.

Kontsultatu NUPek onartutako ziurtagiriak.

Gogoan izan beharrezkoa dela AutoFirma aplikazioa instalatuta izatea.

Gora

Ziurtagiri baliodun bat dut, eta ezin dut tramitea egin

Egiaztatu puntu hauek:

1. Onartu al du NUPek ziurtagiria?

Onartutako ziurtagiriak kontsultatzen ahal dituzu

2. Google Chrome nabigatzailea ari naiz erabiltzen, eguneratuta al dut?

3. Ez daukat Autofirma aplikazioa, zer eginen dut? 

Esteka honen bidez deskargatzen ahal da:

4. Ez daukat ziurtagiria instalatuta Google Chrome-n, zer eginen dut?

Kontsultatu nola egin hemen: FNMT

Gora

Akatsa: Saioaren informazioa berreskuratzean

Tramitea egiten denbora gehiegi eman dugunean eta saioa iraungi denean gertatzen da.

Normalean 30 minutu igarotzen badira tramite bat bukatu gabe, saioa itxi egiten da segurtasun neurri gisa. Tramitea egin ahal izateko, saio berri bat sortu beharko da ekintza hauen bidez:

  • Google Chrome nabigatzailea erabat itxi eta berriz irekitzea.
  • Nabigatzailearen leiho berri bat irekitzea “Isilpeko leiho berri” gisa

Gora

488 atakaren akatsa

NUPen ziurtagiri digitalaren bidezko identifikazioa 488 ataka ez-estandarrean dago eskuragarri, eta baliteke enpresa edo erakunde batzuek ataka horretatik komunikazioa itxita izatea.

Akats hori agertzen bada, saiatu akatsa gertatu den saretik kanpoko ekipo batetik konektatzen, edo jarri harremanetan zure enpresako sistema- eta/edo komunikazio-arduradunarekin ataka horretatik sarbidea gaitu dezan, eta probatu berriro.

Gora

Aurkeztu nahi dudan dokumentazioak 5 fitxategi eta/edo 100 Mb baino gehiago ditu. Zer eginen dut?

Eskabide bakoitzeko 5 dokumentu eransten ahal dira gehienez ere.

Dokumentu gehiago erantsi nahi izanez gero, irtenbide bat pdf bakar batean zenbait fitxategi edo pdf konbinatzea da. Acrobat PRO programaren bidez egiten ahal da, artxiboen bat-egitea eta konbinazioa erabiliz. Acrobaten bertsio komertzialik ez baduzu, online eskura dagoen edozein pdf-konbinatzaile erabiltzen ahal duzu.

Dokumentu bakar batek 100 Mb baino gehiagoko tamaina badu: zatitu ezazu dokumentua behar beste zatitan, aurkeztu zati guztietarako behar adina eskabide, eta adierazi bigarren eskabideko eta hurrengoetako "Azalpena" eremuan "XXX erregistro-zenbakiaren jarraipen-idazpena" (erregistro-zenbakia lehen eskabidearen zenbakia da)

Neurri horietakoren bat nahikoa ez bada, aurkez itzazu erantsi beharreko dokumentu guztietarako behar adina eskabide, eta adierazi bigarren eskabideko eta hurrengoetako "Azalpena" eremuan “xxx erregistro-zenbakiaren jarraipen-idazpena" (erregistro-zenbakia lehen eskabidearen zenbakia da)

Gora