Hasiera > Egoitza Elektronikoa > Egoitzari buruz > Egun baliogabeak
Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 31.3 artikuluarekin bat etorriz, Nafarroako Unibertsitate Publikoak argitara ematen du egun baliogabeen egutegi hau, epeak zenbatzeari begira.
Nafarroako Foru Erkidegoko egun baliogabeen egutegia
Egun baliogabetzat hartuko dira larunbatak, igandeak eta jaiegun deklaratutakoak (39/2015 Legearen 30.2 artikulua).
Administrazio-prozeduretan epeak zenbatzeari dagokionez, kontuan hartuko da Nafarroako Foru Erkidegoan ezarritako eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako egun baliogabeen egutegia.
Epeen zenbaketa araututa dago Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen II. tituluaren II. kapituluan.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko erregistro gaietan laguntza emateko bulegoaren ordutegia.