Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Datuen babesa

NUPeko egoitza elektronikora sartzearen, kontsultatzearen eta harekin elkarreraginean aritzearen ondoriozko datu pertsonalen tratamendu oro Datuak Babesteko 2016/679 EBko Erregelamendu Orokorrari eta Datuak Babesteko (EODB) 2018ko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoari lotuta dago.

Egoitza elektronikora NUPen webgunearen bidez eta/edo Interneten sartuz gero, IP datuak eta/edo online zerbitzuak kudeatzeko behar direnak tratatu beharko dira.

Egoitza Elektronikoa kontsultatzeak eta tramiteak, zerbitzuak, transakzioak edo bestelako kudeaketak egiteko beharrezko elkarrekintzak berekin ekarriko du nortasunari, kontaktuari, profilari buruzko datuen tratamendua (enplegatu publikoa, ikaslea, unibertsitateko zerbitzuetan interesatua edo beste zerbitzu batzuetan interesatua), baita pertsona horri lotutako espedientearekin lotutako edozein informazio ere.

Datuak tratatzeko legitimazioa da egoitza elektronikoa izateko legezko betebeharra eta egoitzan aurreikusitako izapide eta zerbitzuen kudeaketarekin lotutako interes publikoko misioa betetzea (EODBen 6.1 artikuluko “c” eta “e” apartatuak).

Era berean, aintzat hartu behar dira Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legea eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren 2015eko urriaren 1eko 40/2015 Legea. Halaber, kontuan hartu behar ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Egoitza Elektronikoaren Erregelamendua eta Sinadura Elektronikoari buruzko 2003ko abenduaren 19ko 59/2003 Legea.

Datu horien tratamenduaren arduraduna Nafarroako Unibertsitate Publikoa da (NUP). Informazio, sarbide, zuzenketa, ezabapen eta beste eskubide batzuk erabiltzeko, NUPeko Datuen Babeserako ordezkariari kontsulta egin diezaiokezu helbide honetan: delegado.protecciondatos@unavarra.es