Hasiera > Egoitza Elektronikoa > Arazoak Konpontzea > Eskabide elektronikoak
Tramitea egiten denbora gehiegi eman dugunean eta saioa iraungi denean gertatzen da.
Normalean 30 minutu igarotzen badira tramite bat bukatu gabe, saioa itxi egiten da segurtasun neurri gisa. Tramitea egin ahal izateko, saio berri bat sortu beharko da ekintza hauen bidez:
Eskabide bakoitzeko 5 dokumentu eransten ahal dira gehienez ere.
Dokumentu gehiago erantsi nahi izanez gero, irtenbide bat pdf bakar batean zenbait fitxategi edo pdf konbinatzea da. Acrobat PRO programaren bidez egiten ahal da, artxiboen bat-egitea eta konbinazioa erabiliz. Acrobaten bertsio komertzialik ez baduzu, online eskura dagoen edozein pdf-konbinatzaile erabiltzen ahal duzu.
Dokumentu bakar batek 100 Mb baino gehiagoko tamaina badu: zatitu ezazu dokumentua behar beste zatitan, aurkeztu zati guztietarako behar adina eskabide, eta adierazi bigarren eskabideko eta hurrengoetako "Azalpena" eremuan "XXX erregistro-zenbakiaren jarraipen-idazpena" (erregistro-zenbakia lehen eskabidearen zenbakia da)
Neurri horietakoren bat nahikoa ez bada, aurkez itzazu erantsi beharreko dokumentu guztietarako behar adina eskabide, eta adierazi bigarren eskabideko eta hurrengoetako "Azalpena" eremuan “xxx erregistro-zenbakiaren jarraipen-idazpena" (erregistro-zenbakia lehen eskabidearen zenbakia da)
Tramite batera Cl@ve sistemaren bidez sartu eta NAN elektronikoa / Ziurtagiri digitala aukeratzen duzunean gertatzen da errore hau.
Konpontzeko, pauso hauek eman behar dituzu:
Cl@ve Iraunkorra izeneko aukeraren bidez sartzen bazara, ez zaizu errore hori agertuko. Horretarako, aldez aurretik erregistratu behar duzu.