Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Zerbitzua etetea

Egoitza elektronikoa urteko egun guztietan egonen da erabilgarri, eguneko hogeita lau orduetan, hargatik eragotzi gabe ezinbestekoak diren etenaldi teknikoak.

Arrazoi teknikoengatik programatutako etenak ahalik eta lasterrena iragarriko dira, eta erabiltzaileei Unibertsitatearen web atariaren eta egoitza elektronikoaren bidez jakinaraziko zaizkie, kontsultarako eta sarbiderako ordezko zer bitarteko dauden adierazita.

Gorabehera tekniko batek sistemaren edo dagokion aplikazioaren ohiko funtzionamendua eragotzi badu, eta arazoa konpondu arte, Unibertsitateak amaitu gabeko epeak luzatzea erabakitzen ahalko du, eta egoitza elektronikoan argitaratu beharko ditu bai gertatutako gorabehera teknikoa, bai amaitu gabeko epearen luzapen zehatza.