Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Eskabidea

Prozedura fitxa
Arduraduna Erregistro Bulegoa
Azalpena Eskabide hau Nafarroako Unibertsitate Publikoan ezarritako identifikazio eta sinadura elektronikoko sistema arruntetara sarbiderik ez duten pertsonek bakarrik erabiliko dute, salbuespen gisa, bi arrazoi hauetako batengatik:
  • Espainiar nazionalitatea ez edukitzea
  • Espainiar nazionalitatea izatea eta atzerrian bizitzea
Zilegi izanen da aurreko paragrafoan adierazitakoa bete ez eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren prozedura edo deialdi batean parte hartzeko instantzia hori erabiltzen duten pertsonak baztertzea, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Administrazio Elektronikoari buruzko Erregelamenduan ezarritakoa ez betetzea izanen da arrazoia.
Epea Prozedura edo deialdi espezifiko bakoitzean ezarritakoa.    
Nork eskatzen ahal duen Unibertsitateko berariazko prozeduran edo deialdi batean interesa duten pertsonak, deskribapenean adierazitako bi kasuetako batean egonez gero
Eskaeraren baldintzak Ezin sartu izatea Nafarroako Unibertsitate Publikoan ezarritako identifikazio eta sinadura elektronikoko sistema arruntetara, deskribapenean adierazitako bi arrazoietako batengatik.
Tasak/prezio publikoak Ez
Dokumentazioa
  • Nortasun-agiria
  • Prozedura edo deialdi espezifiko bakoitzean ezarritakoak
 
Araudia Erregistroaren araudia
Tramitatzeko moduak eta tokiak
Telematikoa GARRANTZITSUA! Erantsi eskabidea eta behar den dokumentazioa Erregistro Elektronikoan “Hasi tramitea” botoiari emandakoan.
Presentziala Ez dago halakorik
Harremanetarako datuak, informazioa osatzeko
E-maila registro@unavarra.es
Telefonoa 948 16 90 32/6152
Bulegoko helbidea Nafarroako Unibertsitate Publikoko erregistro gaietan laguntza emateko edozein bulegotan: Iruñeko Campusa: Arrosadia. Liburutegi eraikina, beheko solairua. 31006 Iruñea. Tuterako Campusa. Tarazona etorbidea z/g. Beheko solairua 31500 Tutera.