Introducir texto para la búsqueda (*)
Introducir texto para la búsqueda (*)
  • ES
  • EU
  • EN

Gobernu Kontseiluaren erabakiak

Gobernu Kontseiluaren erabakiak. 2019ko maiatzaren 24ko bilera

Onetsi da Unibertsitateko irakasle eta ikertzaileen lanpostuen zerrenda, eta unibertsitateko titular izateko lanpostu bat atxiki da. (2019ko maiatzaren 27an argitaratua)

Onetsi da Nafarroako Unibertsitate Publikoaren administrazioko eta zerbitzuetako langileen plantilla organikoaren aldaketa. (2019ko maiatzaren 27an argitaratua)

Onetsi da Zuzenbide Saileko Zuzenbide Zibilaren arloko 5129. lanposturako Sarbide Batzorde berria izendatzeko proposamena (2019ko urtarrilaren 31ko erabakiaren bidez izendatutakoa ordezteko). (2019ko maiatzaren 27an argitaratua)

Onetsi da Nafarroako Unibertsitate Publikoko Medikuntzako Graduko 2019-2020 ikasturteko Irakaskuntza Programazioa. (2019ko maiatzaren 27an argitaratua)

Onetsi da graduko ikasketetan hizkuntza gaitasuna erregulatzen duen araudia. (2019ko maiatzaren 27an argitaratua)

Onetsi da Gizarte Kontseiluari egindako proposamena, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Sario eraikineko 6. moduluko beheko solairuan eta eskaileretan lanak egiteko urte anitzeko gastua baimentzekoa. (2019ko maiatzaren 27an argitaratua)

Onetsi da Gobernu Kontseiluari egindako proposamena, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren 2019-2020 ikasturteko prezio publikoak finkatzekoa. (2019ko maiatzaren 27an argitaratua)

Onetsi da Gizarte Kontseiluari egindako proposamena, 2018ko ekitaldiko urteko kontuak onestekoa. (2019ko maiatzaren 27an argitaratua)

Onetsi da Industria Teknologietako Ingeniaritzako Graduko, Telekomunikazio Teknologien Ingeniaritzako Graduko eta Ingeniaritza Informatikoko Graduko nazioarteko programei dagokien araudiaren aldaketa. (2019ko maiatzaren 27an argitaratua)