Hasiera/ Egoitza Elektronikoa/ Glosarioa
Teknologia berriak erabiliz bulego tradizionalak eraldatzen dituen edozein mekanismo da, paperez egindako prozesuak bitarteko elektronikoen bidez egindako prozesuak izan daitezen, balio juridiko osoarekin eta paperik gabeko bulegoa sortzeko helburuarekin. Administrazio molde berri horrek, horrela, erakunde publikoetako produktibitatea hobetu eta haietan egunero egiten diren prozesuak sinpletzen ditu.
Aldi berean, administrazio elektronikoaren xedea da Administrazio Publikoa bide telematikoen bitartez herritarrengana hurbiltzea, joan-etorririk egin behar ez dezaten eta urteko egun guztietan 24 orduko zerbitzuak eskainiz.
Euskarri elektronikoan idatzitako agiri bat da eta elektronikoki sinatutako datuak biltzen ditu. Agiri elektronikoak agiri publikoen, agiri jaulkien eta agiri pribatuen euskarri izan daitezke.
Denbora-zigiluak agiri bat lotzen du, iturri fidagarri eta independente baten bidez, zer egunetan eta zer ordutan sortu zen adierazita. Beraz, maila teknikoan eta juridikoan, agiri elektroniko baten edukia ziurtatzen du, denbora-une jakin batean. Denbora-zigilu baten bidezko ziurtapena konfiantzazko hirugarren gisa diharduen Ziurtapen Agintari batek egin behar du beti.
Herritarrek eta/edo administrazio publikoek paperean emandako agirien irudi elektronikoak dira, paperezkoan bezain baliagarriak eta eraginkorrak, NUPek berak, edo bestela, konfiantzazko hirugarren gisa diharduen entitate batek (NUPek aitorturikoa) egiten dituen digitalizatze-prozesuen bidez; prozesuok agiri-irudiaren egiazkotasuna, osotasuna eta kontserbazioa bermatzen dituzte.
Erabiltzaileei eta beste entitate batzuei ziurtagiri digitalak identifikatzeaz, erregistratzeaz eta emateaz arduratzen den entitatea da, ziurtapen agintari baten ordezkaritza den aldetik edo maila goragoko beste erregistro entitate baten ordezkaritza den aldetik. Ziurtagiri digitalak ziurtapen agintari batek jaulkiak dira, eta erregistro entitatea agintari horren mendean dago.
Euskarri informatikoan dauden agirien multzoa da, ordena logiko bati jarraikiz antolatuak, eta eskaera edo prozesu baten eboluzioaren berri ematen dute, eta bermatzen dute ez dagoela aldatzerik edo ezabatzerik eskaerak edo prozesuak berekin dakarren informazioa; horrela, haren osotasuna eta zehaztasuna bermatzen dituzte. Espediente digitalaren agiri elektronikoen aldaezintasuna eta osotasuna bermatuak daude espedientearen entitate arduradunaren sinadura digitalaren bidez.
NUPek bitarteko telematikoen bidez jaso eta bidaltzen duen dokumentazio-erregistroa, aurkezpena edo bidalketa formalki jasota geratzeko, etorkizuneko kontsulta eta/edo justifikazioetarako.
Hala erabiltzaileak nola pertsona fisikoak edo juridikoak informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) erabiliz egiten duten ekintza, bere administrazio-espedienteari dagokionez baina presentzia fisikorik gabe; enplegatu publikoak egiten duen ekintza, erakunde barnean beharrezkoak diren ekintzei dagokienez, administrazio-espediente bati erantzuteko.
Agiri elektroniko baten osotasuna bermatzen duen funtzioa da, hau da, agiri elektroniko bat ez dela aldatua edo manipulatua izan, hori jasota geratu gabe. ISO-10118-3:2004 arauak hash funtzioen berezitasunak edo laburpen kriptografikoa ezartzen ditu, eta berezitasun horiek hiru ezaugarri hauek dituzte:
Sinadura elektronikoari buruzko abenduaren 19ko 59/2003 Legearen 3. artikuluaren arabera, modu elektronikoan dagoen datu-multzoa da; beste batzuekin batera edo haiei lotuta jasotako datuak dira, eta sinatzailea identifikatzeko erabil daitezke. Sinadura elektronikoko mota hauek daude:
Pertsona fisiko edo juridiko bat da, zeina, sinadura elektronikoari buruzko 59/2003 Legeak ezarritako baldintzak betez, gaitua dago ziurtagiri elektronikoak jaulkitzeko eta kudeatzeko (berritu, bertan behera utzi eta indargabetzeko), betiere segurtasunezko eta kalitatezko baldintzarik handienetan. Hona hemen ziurtapen-agintarien oinarrizko eginkizunak:
Espainiako Legeriak dio ziurtapen agintariek "konfiantzazko hirugarrenaren" funtzioa betetzen dutela; izan ere, bere azpiegiturako erabiltzaileei bermatzen diete bitarteko telematikoen bidez harremanetan ari diren subjektuak subjektuek berek esandakoak direla, nortasuna iruzurrez ordezteko aukerarik gabe.
Ziurtapen agintari batek elektronikoki sinatutako agiri bat da, agiriak biltzen dituen datuak bermatzen dituena: ziurtagiriaren titularraren nortasuna, identifikazio fisikoaren zenbakia, ziurtapen agintari jaulkitzailea, egintza jakin bat egiteko ahalmena, etab. Datuok sinatzailea mundu telematikoan argi eta garbi ezagutzera emateko bidea ematen dute.
Ziurtagiri bat indargabetzeak berekin dakar haren indarraldia iraungi egiten dela; balioa galtzen duela. Sinatzaileak berak eska dezake indargabetzea, edo bestela, sinatzaileak edo erregistro entitate batek ordezkatzen duen pertsona fisikoak edo juridikoak, ziurtagiriaren sostengu fisikoa galtzen bada edo hura iruzurrez erabiltzen ari delako zantzuak badaude.
Egoitza elektronikoa
Tel. 948 16 9096
Posta elektronikoaren bidezko kontaktua