Prozeduraren xehetasunak:
25 edo 45 urtetik gorakoak: egokitzapen eskaera
Deskripzioa
25 edo 45 urtetik gorakoak: egokitzapen eskaera
Hasieratu tramitea
Xehetasunak
Azalpena:
25 edo 45 urtetik gorakoentzako sarbide probetako bat egin behar duten ikasleek, baldin eta hezkuntza-premia berezirik badute, ikaskuntzaren nahasmenduen ondorioz hezkuntza-premia espezifikorik badute edo osasun diagnostikorik edo bestelako zailtasunik badute, aukera dute probak egiteko behar dituzten egokitzapenak eta neurriak eskatzeko, Unibertsitatean Sartzeko Probako ariketak beren egoerara egokitzen diren baldintzetan egin ditzaten.
Arduraduna:
- Sarbidearen, Beken eta Tituluen Atala
Araudia:
Nork eskatzen ahal duen:
- 25 edo 45 urtetik gorakoentzako Proba NUPen eginen duten ikasleak .
Epea:
- 25 edo 45 urtetik gorakoentzako Proba NUPen azterketetarako matrikulaziorako epe bera.
Dokumentazioa:
- ESKAERA
- Desgaitasun mailaren aitorpena, halakorik izanez gero
- Txosten medikoa edo txosten psikopedagogikoa
Tramitatzeko beste modu batzuk:
Harremanetarako datuak:
- E-maila: oficina.informacion@unavarra.es
- Telefonoa: 948 169096
- Bulegoko helbidea: Sarbidea, Bekak eta Tituluak Atala, Administrazio eraikina, Arrosadiko Campusa, 31006 Iruñea.